EHUk eta Lu Xun Ikasketa Zentroak hitzarmena sinatu dute txinera irakasteko

EHUren eta Lu Xunen arteko hitzarmena
Foto: EHU
Actualizado: lunes, 12 enero 2015 18:03
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko errektoreorde Carmelo Garitaonaindiak eta Lu Xun ikasketa zentroko zuzendari Xiao Fangek bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute astelehen honetan, Txinako hizkuntza eta kultura hedatzeko eta Txinara joateko mugikortasun programak bultzatzeko.

   Sinatze ekitaldian adierazi dutenez, ehunka tituludunek lanpostua aurkitu dute Asiako herrialdean eta beste askok ere bide bera egingo dute, eta, hori dela eta, EHUk bere kideak prestatu nahi ditu Txinako hizkuntzan eta kulturan.

   "Txinako hizkuntza ikasteko lankidetza hitzarmen honek hamaika ikerketa aukera irekiko dizkigu Txinako unibertsitateekin, zeintzuetako batzuekin elkarlanean aritzeko hitzarmenak ditugun. Gainera, munduko merkatu handienean lan harremanen eta enpresaren arloan  aukera berriak eskainiko ditu. Txinako Ikasketen Masterrerako hizkuntza prestakuntza osatuko du, baita ere", adierazi du Garitonaindiak.

   Horrela, Lu Xun zentroak txinera ikastaroak emango ditu EHUko Bizkaiko campusean, bai orokorrak, bai espezifikoak, unibertsitateko kide guztiei dago zuzendua (ikasleak, irakasleak eta UPV/EHUko zerbitzuetako eta administrazioko langileak). Ikastaroek astean ordu bat eta hamar ordu bitartean izango dituzte, eta eskola aldietan emango dira, 08:00etatik 21:00etara bitartean. Halaber, uztailean eta irailean udako ikastaro trinkoak antolatu ahal izango dira.

   Lu Xun Ikasketen Zentroak EHUko Bizkaiko campusean ematen dituen txinera ikastaroak Bilboko Ikasketa Zentroan ematen dituen txinera ikastaroak baino %10 merkeagoak izango dira gutxienez.