EHUk Euskaraldiarekiko konpromisoa adieraziko du ostiralean, Bilbon

EHUk bat egingo du Euskaraldiarekin
EUSKARALDIA
Actualizado: jueves, 20 septiembre 2018 9:03

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Euskaraldian parte hartuko du eta bere konpromisoaren aurkezpena egingo du ostiralean, irailaren 21ean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan egingo duen ekitaldi batean.

Gainera, ekitaldian Euskaraldiaren bideoa proiektatuko du, eta 2017-2018 ikasturtean euskararen erabilera sustatzeko Aktibatu programan koordinatzaile lanean aritu diren irakasleei aitortza egingo die, EHUk prentsa ohar jakinarazi duenez.

Ekitaldia goizeko 10.00etan hasiko da, eta Nekane Balluerka EHUko errektoreak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Jon Zarate EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak parte hartuko dute, besteak beste.