EHUk Francisca de Aculodi, Maria Goyri eta Micaela Portilla sariak banatu ditu

Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 11:38

GASTEIZ, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko ekitaldi instituzionala egin du ostiral honetan Arabako campuseko Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Iñaki Goirizelaia errektorea buru dela, eta Francisca de Aculodi gradu amaierako eta Maria Goyri master amaierako lanetan genero ikuspegia txertatzeagatiko sariak eta Micaela Portillo ikerketa feministei edo genero arlokoei buruzko tesi onenaren saria banatu dira.

EHUko errektoreaz gain, ekitaldian izan dira Maite Zelaia Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Arloko errektorea, Elena Agirre Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendaria, Teresa Nuño Berdintasunerako zuzendaria, Mª Pilar Aristizabal Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea eta Pilar Hernández Castaño Ikastegiko lehenengo promozioko maistra, egungo kokapenean denetik.

Horrela, gradu amaierako lanetan genero ikuspegia txertatzeagatiko Francisca de Aculodi sariei dagokienez, Giza eta Lege Zientziak atalean, euskarazko modalitatean, Izaro Zinkunegi izan da irabazlea, "Emakumeak eta bertsolaritza" lanagatik, eta gaztelaniazko modalitatean, Cristina Rodríguez, "Reconstruyendo proyectos migratorios, generando espacios de encuentro: Claves para la intervención social con mujeres-madres latinoamericanas" lanari esker.

Halaber, Arteak eta Giza Zientziak atalean, Adela Flamariqueren "La mujer, el arte y el exilio: La subversión en la obra de Leonora Carrington y Remedios Varo" lana izan da irabazlea, eta Osasun Zientziak atalean, Estibaliz Aldekoa, "Parekoen taldeen bitartez GIB daukaten emakumeen auto-errealizazioa sustatzeko proiektua" lanari esker.

MARIA GOYRI SARIA

Bestalde, Maria Goyri master amaierako lanetan genero ikuspegia txertatzeagatiko saria Irune Roblesi eman diote, "Representaciones sobre cuidar/curar de las mujeres baserritarras de Bizkaia" lanagatik. Atal honetan, María Zapatak accesita lortu du, gaztelaniako modalitatean, "Depresión y procesos de recuperación: agencia, género y prácticas corporales lanagatik"; euskarazko modalitateko accesita, berriz Amets Jordanek lortu du, "Luma, camp cultura eta euskal identitate lumadunak" lanagatik.

Halaber, Micaela Portilla ikerketa feministei edo genero arlokoei buruzko tesi onenaren saria Aritza Sáenz del Castillori eman diote, "La participación de las mujeres en el mercado laboral vitoriano (1950-1975)" lanagatik.

Sariak banatu ondoren, etorkizuneko irakasleek omenaldia egin diete Gasteizko Irakasleen Eskolako lehenengo emakumezko ikasle eta irakasle aitzindariei, lore sorta eta besarkada bana emanda. Belaunaldien arteko besarkada horrekin, irakasleen lanaren garrantzia ikusarazi nahi izan da.

Eitaldia amaitzeko, Virginia Imaz Quijerak hartu du hitza, eta clown erara laburbildu eta azaldu du ekitaldia, "Clownclusiones de Oihulari Clown" ikuskizunaren bidez.