EHUk genero indarkeriari buruzko jarduerak antolatu ditu datorren asterako

Actualizado: viernes, 21 noviembre 2014 13:38
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du eta genero indarkeriari buruzko jarduera batzuk antolatu ditu datorren asterako.

   Horrela, EHUk jakinarazi duenez, datorren astelehenean, azaroaren 24an, Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Leioako campusean, Eusko Jaurlaritzako Agintzari zerbitzuko teknikari eta giza hezitzaile Mentxu Hernandok eta EHUko Soziologiako irakasle Mila Amurriok genero indarkeriaren ikuspegi global bat eskainiko dute, 11:30ean hasita.

   Mentxu Hernandok "Violencia de género: luces y sombras" hitzaldia emango du; momentu hauetan zein motako telefono deiak jasotzen diren eta zein arreta eskatzen den azaldu du. "Genero indarkeria eta gazte unibertsitarioak" izenburupean, aldiz, gazteriak generoarekin lotutako gaiak nola ikusten duen aztertuko du Mila Amurriok. Mintzaldiak bukatu ostean, galdeketa eta eztabaidaren txanda bat irekiko da.

   Bestalde, datorren asteartean, azaroaren 25ean, 11:00etan, EHUko Areto Nagusian (Leioa), "Nagore" proiektatuko da, 2008ko San Ferminetan Erizaintzako ikaslearen erailketari buruzko dokumentala. Pelikula ikusi ondoren Helena Tarberna zinemagileak parte hartuko du irekiko den eztabaidan. Jardunaldian Nagoreren kasuari buruz gogoeta egingo dute eta pelikularen zuzendariak azalduko du nola egin zuen dokumentala.

   Irakasleen Unibertsitate Eskolako Berdintasun Batzordeak antolaturiko bi ekitaldiek "Gogora ekarri berriz gerta EZ dadin!!!" leloa dute, eta Azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira egingo dira.