EHUk ikasle atzerritarrak agurtuko ditu ostiralean Donostian

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 23 mayo 2013 20:02

DONOSTIA 23 May. (EUROPA PRESS) -

Mugikortasun programei (Erasmus, Sicue eta Latinoamerika eta beste norakoak) esker Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ikasturte honetan ikasi duten ikasle atzerritarrak agurtzeko egiten den urteroko bilera ospatuko da ostiral honetan, maiatzaren 24an, EHUko Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, Donostia.

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako campusetan ikasten ari diren atzerriko 150 ikasle bilduko dira, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Erakunde ordezkarien eta ikasleen arteko argazki ofizialaren ondoren, bertaratutakoei ongietorria egingo diete Iñaki Goirizela EHUko errektoreak, Marta Barandiaran Mugikortasun programen zuzendariak, Ana Arrieta Gipuzkoako campuseko errektoreordeak eta Nekane Balluerka EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak.

Ondoren, 11:30ean, zenbait ikasle bisitarik EHUn bizi izan duten esperientziaz hitz egingo dute, eta 11:45ean, Kepa Junkera musikariak "Euskal Herriko musika-tresnak" erakustaldia eskainiko du. Ekitaldia lunch batekin bukatuko da.

Contenido patrocinado