EHUk presoei klaseak emateko duen eskubidea berrezarri du Auzitegi Konstituzionalak

Actualizado: martes, 27 diciembre 2011 14:27

BILBO, 27 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) presoei klaseak emateko duen eskubidea berrezarri du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Halaber, Espainiako eta atzerriko presoak matrikulatzeko protokoloa baliogabetetzen zuen Auzitegi Gorenaren ebazpena baliogabetzat jo du, EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak prentsaurrekoan gaur jakinarazi duenez.

Auzitegi Gorenak 2009ko apirilean harturiko erabakiaren ondoren, euskal unibertsitateak Konstituzionalari babesa eskatu zion, eta Auzitegiak eman egin dio. Konstituzionalaren iritziz, Estatuak EHUk duen "autonomia unibertsitarioaren" eskubidea urratu du eta horregatik berrezarri egin dio.

Iñaki Goirizela "pozik" agertu da EHUri arrazoia ematen dion Auzitegi Konstituzionalaren erabakiarekin, eta presoak matrikula daitezen Espetxeen Erakundeak eta EHUk orain hitzarmen bat sinatzea "logikoa" izango litzakeela adierazi du.

Auzitegi Gorenak emandako ebazpenaren ondorioz, 57 presok ezin izan zuten klaserik jaso Euskal Herriko Unibertsitatean, euren matrikulak eten egin baitziren.