EHUko Arte Ederretako ikasleen azken esku hartze artistikoa ikusgai dago Deustuko Zubian

Foto: EHU
Actualizado: lunes, 12 enero 2015 14:37
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Daniel García Andújar artistaren "Demokratiza Dezagun Demokrazia" erakusketa ikusi daiteke urtarrilaren bukaerara arte Deustuko zubiko aginte etxolan, Bilbon. "Esku hartze Artistikoak Deustuko Zubian" proiektuaren hirugarren edizioa bukatuko da horrela, EHUk jakinarazi duenez.

   Proiektu hau Juan Pablo Ordúñez 'MawatreS'-ek zuzendu eta Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak koordinatu du, eta Bilbao Ekintza sozietatearen eta EHUko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzaren diru laguntzak eta Arte Ederren Fakultatearen babesa izan ditu.

   "Esku Hartze Artistikoak Deustuko Zubian" proiektuaren hirugarren edizioa 2014ko maiatzaren 2an jarri zen martxan, eta EHUko Arte Ederren Fakultatearekin lotura duten artistek sortutako zortzi erakusketak osatu dute.

   Edizio honetan parte hartu duten artelanak, Daniel García Andújarren "Demokratiza Dezagun Demokrazia", Manuel Casellasen "Lo que reluce", Catherine Salazarren "Predican vino y venden vinagre", Daniel Lozanoren "Casus belli/Mea culpa", Arrate Lopez Apellanizen "Zubia Bizirik", Ixone Ormaetxeren "Cariño, acuérdate de regar las plantas mientras estoy fuera", Carlos Martínez B-ren "Muchos que quisieron traer luz, fueron colgados de un farol" eta Unai Requejo/Dj Yuju-ren "Metala Borrokan" izan dira.

   Edizioa bukatzeko, Daniel García Andújar gonbidatua aukeratu da. Deustuko Zubian egingo duen esku hartzeak bat egiten du denboran Madrilgo Reina Sofia Museoan urtarrilaren 20an inauguratuko duen "Sistema Operativo/Operating System" bakarkako erakusketarekin.