EHUko Campus arteko Eztabaida Txapelketa egingo da larunbatean Donostian

Actualizado: viernes, 24 febrero 2012 11:47
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Campus arteko Eztabaida Txapelketa egingo da larunbat honetan, otsailaren 25ean, 10:00etatik aurrera, Zuzenbide Fakultatean, Donostian, eta parte-hartzaileek transgenikoen gaia jorratuko dute.

   Ikasleen Errektoreordetzak bultzatutako txapelketa honen finalaurrekoak 10:00etan hasiko dira eta finala, berriz, 11:15ean hasiko da. Parte hartuko duten lau taldeek gai honi heldu behar izango diote: "¿Son los alimentos transgénicos la panacea universal contra el hambre?".

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, talde irabazlea EHUko ordezkaria izango da Unibertsitateen G9 taldeko Espainiako ligan. Txapelketa hori martxoaren 1ean egingo da eta galdera bera izango dute gai.