EHUko familia enpresei buruzko hitzaldi zikloaren bigarren hitzordua astearte honetan izango da, Sarrikon (Bilbo)

Actualizado: lunes, 2 marzo 2015 11:49

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Juan Villanueva Careche sozietateko zuzendari gerenteak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Familia Enpresaren Katedrak antolatu duen "Empresa familiar, marcando la diferencia" zikloko bigarren hitzaldia eskainiko du astearte honetan, martxoaren 3an, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriko), Bilbon.

Hitzaldiaren izenburua "La estrategia familiar y los instrumentos al servicio de una familia empresaria" izango da, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da, EHUk jakinarazi duenez.

Villanuevak bere hitzaldian azalduko duenez, "bere proiektua mantendu nahi duen edozein familia enpresak denbora eta baliabideak eskaini behar dizkio epe ertain eta luzera begirako 'familia estrategia' bat diseinatzeari. Honek, bere helburuak zehazten lagunduko dio, nora doan jakiteko eta bai enpresan, ondarean zein familian bertan ere burutuko dituzten ekintzak zuzentzeko".

Eskuragarri dauden tresna ezberdinek familiako kontu guztien kudeaketa profesional batez gain, familiaren jarraipena ziurtatzeko kohesioa ere eskainiko dutela dio Villanuevak.