Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 01/09/2010 11:56
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gipuzkoako campuseko Ignacio Maria Barriola eraikineko (Donostia) ikasgelak irekiko ditu azterketa garaian bere ikasleentzat.
EHUko iturriek gaur iragarri dutenez, ikasgela hauek ikasteko gela bihurtuko dira irailaren 4an, 5ean, 11n eta 12an. Ordutegia goizeko 8:00etatik gaueko 22:00ak artekoa izango da. EHUko ikaslearen txartela eskatuko da geletara sartzeko.