EHUko Gipuzkoako campusak umore grafikoa, hizkuntzak, biodantza edo 'happiness' bezalako ikastaroak eskainiko ditu

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 14:11

DONOSTIA, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gipuzkoako campusak hainbat ikastaro eskainiko ditu ikasturteko bigarren hiruhilekoan, besteak beste, 'happiness', umore grafikoa, hizkuntzak, biodantza eta sukaldaritza osasuntsua.

Horrela, otsailaren 1etik 11ra edonork eman dezake izena EHUko Gipuzkoako campuseko Kultura Hedakuntzak ikasturteko bigarren hiruhilekorako antolatu dituen 19 ikastaroetakoren batean, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Hainbat jarduera burutuko dira: zeinuen hizkuntzaren hastapenari buruzkoa, 'happiness', hizkuntzak, pailazoa, umore grafikoa, poesia irakurri eta idatzi, biodantza, zinemagintza, gazteentzako sukaldaritza osasuntsua eta karate eta kobu do-ren hastapenei buruzkoa.

Izena eman nahi duenak EHUko Gipuzkoako campuseko Kultura eta Kirol bulegora joan beharko du (Zuzenbide Fakultateko behe solairua. Manuel Lardizabal Pasealekua 2, Donostia). Ikastaroak edonorentzat daude antolatuta, baina bereziki unibertsitateko kideentzat (ikasleak, irakasleak eta AZP), eta hainbat adierazpen arlotan daude egituratuta, guztietan ezaugarri bat nabarmentzen delarik: ikastaroak praktikoak direla.