EHUko Koruak Gabonetako ohiko kontzertua Tolosan eta Bilbon egingo du

Actualizado: jueves, 18 diciembre 2014 16:41

BILBO, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Koruak Gabonetako ohiko kontzertua egingo du aurten ere, Tolosan (Gipuzkoa) lehenik, ostiralean, abenduaren 20an, eta Bilbon ondoren, larunbatean, hilaren 21ean, "Serenity" izenburupean.

Tolosako emanaldia Santa Clara elizan izango da, 20:00etan hasita. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, Tolosako Hodeiertz Abesbatza, Clara Muñoz biolontxelista eta Raquel Urquijo eta Iratxe Zarandona bakarlariak ere arituko dira. Garai
desberdinetako musika eta hainbat herrialdetako gabon kantak eskainiko dituzte.

Halaber, larunbatean, 20:00etatik aurrera, EHUko Koruak kontzertu berdina eskainiko du Bilboko Santiagoko katedralean, EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.