EHUko Leioako campusak informatika gela berria dauka gaurtik

Ordenagailu gela berria dauka gaurtik Leioako campusak
Foto: EHU
Actualizado: lunes, 13 enero 2014 12:27

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Leioa-Erandio guneak informatika gela berri bat dauka gaurtik Biblioteka Zentraleko beheko solairuan.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, unibertsitateko kide guztiek erabili ahal izango dute gela berria. Guztira, 60 ordenagailu izango ditu, bai eta inprimagailu bat ere, aurreordainketaren sistemaz erabiliko dena.

   Ekipoak erabiltzeko erabiltzaile-izen korporatiboa eta pasahitza sartu behar dira. Datuok, posta elektronikoa, Ikasle, Wifi edo VPN bezalako beste zerbitzu batzuetan erabiltzen diren berberak dira.