EHUko Nautika Eskolako beka eta diplomen banaketa izango da Bizkaia Aretoan egingo den lehen ekitaldi akademikoa

Bizkaia Aretoan egingo da ekitaldia
EP
Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 13:29

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateo (EHU) Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 2010eko promozioko beka eta diplomen banaketa ekitaldia egingo da bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan. Hain zuzen ere, ekitaldi hori izango da Bilboko Abandoibarran kokaturiko EHUren paraninfo berrian burutzen den lehen ekitaldi akademikoa.

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, 2010eko promozioan, 56 lizentziatu (27 Itsasontzi Makinetan eta 29 Nautika eta Itsas Garraioan) eta 31 diplomatu (16 Itsasontzi Makinetan eta 15 Itsas Nabigazioan) titulatu dira ikastegi honetan, eta horien erdiak bertaratuko dira ekitaldira.

Bestalde, ekitaldi honetan, Merkataritza-ontzietako 2. Mailako Pilotuak eta Merkataritza-ontzietako 2. Mailako Makineriako Ofiziala titulu profesionalak eskuratu zituzten 37 ikasleei ere diplomak emango zaizkie. Era berean, ikastegian 25 urte bete dituzten lau irakasleei ere omenaldia eskainiko zaie.

Ekitaldian parte hartuko dute Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Pedro Luis Arias Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea eta Fernando Cayuela Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko zuzendaria.