EHUko tituludunen jarduera tasa %95,6koa eta okupazio tasa %82,9koa dira

Actualizado: viernes, 22 julio 2016 13:40

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) tituludunen jarduera tasa %95,6koa da, eta okupazioa tasa, aldiz, %82,9koa, 2015. urtean, "Laneratze joerak eta unibertsitatearen eragina aztertzen" izeneko ikerketa txostenaren arabera.

EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta Ikasleen, Enpleguaren, eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektore Miate Zelaia izan dira ikerketa txostena aurkezteko arduradunak.

Horrela, txostenaren ondorio nagusien arabera, unibertsitate mailako formakuntza duten pertsonek enplegagarritasun hobea izan dute, izan ere, tituludunen jarduera tasa %95,6koa eta okupazio tasa %82,9koa baitira.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak zazpi urtean zehar eginiko 40.000 inkesta baino gehiagok aztertu ditu txostenak: 2009 eta 2015 bitartean, urtero, titulua hiru urte lehenago lortu duen promozioa aztertu da.

Ikerketa txostena hiru atalek osatzen dute: lehenengoa, EHUko tituludunen laneratze mailen azterketa egiten du; bigarrenak, ikasleek egindako praktikei buruzko informazioa eskaintzen du; eta azkenik, etorkizunera begira unibertsitateko ikasleek enplegagarritasuna eta hori hobetzeko har daitezkeen neurriak aurkezten ditu.

Bigarren atalari lotuta, unibertsitate praktikei dagokienez, aztertutako epean erregistraturiko praktikaldi programa kopuruak gora egin du. Zehazki, 2007-2008 ikasturtean 6.000 praktika zenbatu ziren, eta 2014-2015 ikasturtean, aldiz, kopurua 10.000ra iritsi zen. Beraz, praktikak burutzea ikasleen laneratzea hobetzen dutela adierazten dute datuok.

Hala ere, EHUk "ehualumni" proiektua jarri du martxan ikasturte honetan. Programa unibertsitateko ikasle ohiei zuzenduta dago, eta helburua, testuinguru ekonomiko, sozial eta laboralari erantzutea eta beraien laneratzea hobetze da. Horrela, ikasle ohientzako hainbat programa abiarazi dira: praktikak eta mentorizazio egitasmoak, Trebakuntza Eskolaren bidez heziketa osagarriak eta egungo gradu eta graduondoko formazio dualeko formatura egokitzeko aukerak aztertzea, alternantziazko formakuntzaren parametroak jarraitzeko asmoz.