Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 11:33

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak lipidoen arloko Europako biltzarrik garrantzitsuena antolatuko du

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak '51st International Conference on the Bioscience of Lipids' delako lipidoen arloko biltzarra antolatu du AlhondigaBilbao zentroan. Aipatu Fakultateko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakasleak diren Felix Goñi eta Antonio Gomez-Muñoz dira antolatzaileak, eta topaketa irailaren 7tik 11ra izango da, Alhondiga Conference Center guneko instalazioetan.

   Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, biltzarraren gaia "Lipidoen urrezko aldia: 50 urte baino gehiago lipopozez beteta" izango da, eta funtsean, lipidoak molekula biologiko erabakigarritzat dituzten gaiak landuko dira, esaterako, mintz biologikoen egitura eta eginkizuna, giza metabolismoaren erregulazioa edo zelula komunikazioa.

   Alemania, Argentina, Belgika, Kanada, Espainia, Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Japonia, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua eta Suitzako goi mailako zientzialariak egongo dira lipidoen biozientzian interesa duten hainbat diziplinatako ikertzaileei zuzendutako biltzar honetako hizlarien artean.

   Biltzarra zazpi sinposiok osatuko dute, ikerketa arlo honetako zientzialari ospetsuenek aurkeztutako osoko hitzaldiekin eta ahozko hainbat aurkezpenekin. 'Poster saioak' ere izango dira, baita zientzialariek biltzarreko gai ezberdinak eztabaidatzeko aukerak ere.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
La ola de frío se agudizará el fin de semana Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Camps dice que siempre se ha sentido "habilitado" políticamente

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.