Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 30/07/2010 15:34

EHUko Zientzia Parkea proiektuaren garapenerako azken izapidea burutu da

   Bizkaiko Teknologi Parkeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) "berebiziko bultzada" eman diote EHU Zientzia Parkearen proiektuari, honen garapenerako beharrezkoa zen izapiderik garrantzitsuena gainditu ondoren. EHUk Leioako campuseko 184.500 metro koadroko lursailaren kontsezioa eman dio Bizkaiko Teknologi Parkeari, honek Zientzia Parkearen proiektua kudeatzeko. Aldi berean, EHU Bizkaiko Teknologi Parkeko akziodun bihurtu da, bere Administrazio Kontseiluan sartuz.

   Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailek bultzatutako Zientzia Parkearen helburu nagusien artean daude unibertsitate eta enpresaren arteko harremanak sendotuko dituen bikaintasun eta berrikuntza gune bat eratzea, eta oinarri teknologikoko enpresa berriak eta kualifikazio altuko lanpostuak sortzea.

   Zientzia Parkeak lehen mailako azpiegiturak eta proiektu estrategikoak izango ditu. Horrela, alde batetik, "Egoitza Eraikina" izango du, enpresa inkubagailuak, OTRI bulegoa, aholkularitza eta informazio zerbitzuak, bulegoak, bilera gelak edo lehen enpresa-proiektuetarako gunearekin.

   Bestetik, ESS Bilbao Europako espalazio bidezko neutroien iturriaren Espainiako egoitza kokatuko da bertan, eta Biofisikako Bizkaia Unitatea ere han izango da. Gainera, plataforma teknologikoko bi eraikin izango dira eta bertan diziplina anitzeko hainbat lan talde kokatuko dira. Halaber, beste 11 eraikin egingo dira oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak eta enpresen I+D+bko unitateak hartzeko.

   Azpiegiturak 400 milioi euro inguruko inbertsio publiko eta pribatua ekarriko du, eta eraikitze lanak urte amaieran abiaraziko dira, egoitzaren eraikuntzarekin. "Egoitza-Eraikina" egiteko lanak joan den apirilaren bukaeran esleitu ziren. Zientzia Parkearen Eraikuntza lanak hiru fasetan egitea eta 2013rako lehen eraikinak operatibo egongo direla aurreikusten da.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.