EHUren irudia zabaltzen lagundu duten ikasleak sarituko dira datorren astelehenean

Actualizado: viernes, 11 diciembre 2015 13:44

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) irudia zabaltzen lagundu duten ikasleak saritzeko seigarren deialdiko garaikurrak banatuko dira datorren astelehenean, abenduaren 14an, Bizkaia Aretoko Laboa entzunaretoan, Bilbon.

   Tokiko, estatuko edota nazioarteko proiektu edo jardueretan parte hartuz, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan EHU marka zabaldu duten ikasleak aitortzen dituzte sariek, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

   Ekitaldia 12:00etan hasiko da eta lehenengo hiru sariak -2.500, 1.500 eta 1.000 eurokoak- eta bost accesit banatuko dira. Ekitaldian egongo dira, irabazle eta epaimahaikideez gain, Maite Zelaia epaimahaiko presidente eta Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea, Fernando Etxegarai Ikasleen zuzendaria eta Iker Martín Ikasleen Kontseiluko presidentea.