Eibarren izandako sexu erasoan atxiloturiko gizona espetxeratu dute

Actualizado: lunes, 10 julio 2017 14:28

DONOSTIA, 10 (EUROPA PRESS)

Eibarren emakume bati eraso sexuala egiteagatik asteburuan atxiloturiko gizona Martutenen espetxeratu dute astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren iturriek Europa Press berri agentziari baieztatu diotenez.

Erasoa larunbat goizaldeko 04:30 aldera izan zen, biktima etxera zihoanean. Salaketaren arabera, pertsona bat atzetik hurbildu zitzaion eta lurrera bota zuen, eraso sexuala egiten saiatuz. Emakumea oihuka laguntza eskatzen hasi zen, erasotzailearekin borrokatzen zuen bitartean. Momentu batean, emakumeak askatzea lortu zuen eta atalondo batean sartu zen. Erasotzaileak tokitik alde egin zuen. Ertzaintza ohartarazi ondoren, patruila bat bertaratu eta emakumea artatu zuen, osasun etxe batera eramanez.

Ikerketen ondorioz, Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat arratsaldean Eibarren. Astelehen honetan epailearen aurretik igaro da atxilotua, eta arratsaldeko 14:00ak jotzear zeudela Martutenen espetxeratu dute.