Eikenek 3Dri buruzko lehen jardunaldi profesionala antolatu du, estereoskopiaren ezagutza eta trebakuntza bultzatzeko

Actualizado: jueves, 23 junio 2011 18:49

BILBO, 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko ikus-entzunezkoen Klusterrak, Etiken, Esteresokopiari buruzko lehen jardunaldia egingo du datorren asteartean, ekainak 28, besteak beste Itesa, Erpin 360 eta Bilbao Nexten laguntzarekin.

Jardunaldi horren helburua sektoreari 3Dn egindako garapenak aurkeztea da, baita arlo horretako prestakuntza sustatzea ere. Horretaz aparte, gure inguruan frogatutako esperientzia arrakastatsuenak erakutsiko dira.

Topaketa 3Dren arloko adituek emango dituzten hitzaldietan egituratu da. Modu berean, teknologia horren bitartez grabatutako materiala proiektatuko da, baita grabazio eta postprodukzio prozesuen xehetasunak azaldu ere. Egitarauak ikuspegi bikoitza azaldu nahi du: bata profesionala, eta bestea prestakuntzari lotutakoa.

Inaugurazio ekitaldian, Bilbao Nexteko zuzendaria den Markos Murok eta Etiken-Euskadiko ikus-entzunezkoenKlusterreko presidente Juan Mari Gurrutxagak hartuko dute parte. Jarraian, hitzaldiak emango dituzte Politeknika Ikastegia Txorierriko Juan Ángel San Vicentek eta Jon Arisketak, Nafarroako d4d Ingeniería Visual enpresako Javier Cabanasek eta Bartzelonako "Apuntolapospo" produkzio estudioko José María Aragonés Gayak.

Amaitzeko, jardunaldian lagundu duten hiru enpresek estereoskopio tekniken bidez sortutako materialak proiektatuko dituzte. Besteak beste, kirol emanaldiak, telebistako iragarkiak edo film luzeak ikus ahal izango dira.