EiTBk eta Euskaltzaindiak lau urtetarako lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazkenean

Actualizado: martes, 17 enero 2017 11:59

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Euskal Irrati Telebistak (EiTB) eta Euskaltzaindiak lau urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmen berria sinatuko dute asteazkenean, urtarrilaren 18an, EiTBren Bilboko egoitza nagusian.

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak parte hartuko dute, bi erakundeetako iturriek iragarri dutenez.

Hitzarmen honen bitartez, EiTBko hedabideetan euskararen erabilera ona sustatuko da, bi erakundeek duten helburu berdinari eutsiz, hau da, euskal gizartean euskara normalizatu eta bultzatu.