EiTBren definizioan eragile ezberdinak inplikatzeko lankidetza hitzarmen berria adostu dute Legebiltzarrak eta EHUk

Actualizado: viernes, 6 noviembre 2015 12:33

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   Eusko Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza hitzarmen berria adostu dute, parte hartze prozesu bat inplementatzeko metodologia bat diseinatzeko asmoz, prozesuan eragile desberdinak inplikatuz euskal irrati telebista publikoaren ereduaren definizioan eta orientazioan.

   Hitzarmenaren jatorria legez besteko proposamen bat da, Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 7ko osoko bilkuran onetsi zuena, zeinetan jasotzen den, halaber, EiTBren erreformarako azterketa batzorde bat. Hitzarmena asteartean onetsi zuen Eusko Legebiltzarreko Mahaiak eta ostegunean EHUk.

   EHUk jakinarazi duenez, bere lanaren helburua ez da izango EiTBren erreformarako dokumentu bat prestatzea, baizik eta, eremu akademiaren bitartekoak eta aukerak baliatuz eta diziplina anitzeko talde baten eskutik ahalik eta parte hartze prozesu zabalena irekitzea, era guztietara eta inplikatutako sektoreekin gogoeta egiteko EiTB euskal korporazio publikoak osatzen duen sistemari buruz eta biltzen dituen hedabideei buruz.

   Parte hartzeak bost eremu handi hartuko ditu: azterketa eta gogoeta egitea zerbitzu publikoaren helburuei eta misioei buruz; EiTB aro digitalera eta informazioaren gizartera egokitzea; EiTBren egitura eta gobernantza eredua; enpresaren izaera, berrantolaketa eta finantziazio sistema; eta ikus-entzunezko euskal sistemaren eboluzioa eta aliantzak.

   EHUko batzordea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekano Simon Peñak zuzenduko du, eta bi hilabete edukiko ditu, bi instituzioek hitzarmena sinatu dutelarik ostiral honetatik kontatuta, parte hartze metodologiako eredu bat aztertu, diseinatu eta proposatzeko, azterketa batzorde parlamentarioak erabili ahal izan dezan.