Ekologistak Martxan erakundeak Ekozinemaldiaren bosgarren edizioa antolatu du otsailaren 17tik 25era

5. Ekozinemaldiaren kartela
EKOLOGISTAK MARTXAN
Actualizado: miércoles, 16 febrero 2011 11:32

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ekologistak Martxan erakundeak Ekozinemaldiaren bosgarren edizioa prestatu du, eta Euskal Herrian zehar ospatuko da otsailaren 17tik 25era bitartean Kuba, Mexico, Mapu, Argentina, Txile, India, Brasil, Bolivia, AEB, Erresuma Batua, Espainia, Euskal Herria eta beste hainbat herrialdetako filmak eskainiz.

Ekozinemaldiaren bosgarren edizioak duen berritasuna nagusia ospatzen den leku kopurua da, Ekologistak Martxan erakundeak beste erakunde batzuekin daukan harremanari esker. Horrela, Euskal Herriko 13 hiri eta herritan egingo da: leku batzuetan (Muskiz, Tolosa) egun bakarra izango da, beste batzutan bi, hiru, lau, eta beste batzutan bost eta gehiago (Bilbo, Leioa). Bakoitzan egitura desberdina izango da taldeen eta aukeren arabera.

Zabalkuntza honetaz Ekozinemaldia leku berrietara iritsi da, Tolosa, Muskiz, Leioa edo Lizarra bezalakoak, eta iaz egondako bestetan egongo da ere bai: Usurbil, Irun, Lasarte, Errenteria eta Basauri. Hauekin batera hasiera batetik egin den Bilbo, Iruñea, Donostia eta Barakaldon ere ospatuko da.

Beti bezala, kultur etxeetan, auzo elkarteetan, elkarte politikoetan eta gaztetxeetan antolatu da Ekozinemaldia, eta baita euskaltegi eta helduentzako hezkuntza-zentroetan, Basauriko kasua bezala. Jaialdi guztia dohainik izango da aurten ere.

Filmen artean aurten "Awka Liwen" argentinarra da aipagarria, Osvaldo Bayer gidoilari ospetsuarena; Mariano Aiello eta Kristina Hille zuzendariekin izango da emanaldietan Osvaldo Bayer. Film hau Argentinako lapurketa eta hondamenetan datza, konkistan eta ondorengo independentzian sortutako bere jatorrizko herrien genozidioz hasita eta egun harrobi eta nekazaritza erraldoien (soja) bidez jarraitua.

"El final de la línea" egungo arazo larria den gain-arratza aztertzen duen pelikula ere nabarmendu dute antolatzaileek, edota klima aldaketan erreferentzia den "Age of Stupid", oraindik hemen estreinatu gabe dagoena; duel gutxi hildako Pete Postlethwaite aktore ospetsua da bere protagonista.

EUSKARA

Aurten ere EkoZinemaldiak ahalegin bat egin du euskaraz materiala sartzeko, kontuan izan da "ia ezinezkoa dela hizkuntza honetan ez baita ekoizten", deitoratu dute antolatzaileek.

Hala ere, erakundearen harremanak aprobetxatuz, bahimena lortu dute bi pelikula euskaratzako. Horrela, "Gauzen historia" horrenbeste arrakasta lortu duen Annie Leonard-en azken ekoizpena euskaratu dute. Laugarren filma da Leonard hondakinak eta kontsumo gizartea aztertzen hasi zenetik.

Klima aldaketari buruzko "Adi eta mugi!" (Wake up, Freak out) film laburra ere euskaratu du Ekologistak Martxan erakundeak, eta euskaraz ikusi ahal izango da baita OMALek (Observatorio de Multinacionales en América Latina) egindako "Bigarren lehorreratzea. Espainiako multinazionalak Latinoamerikan" ekoizpena. "Gure Boliviarekiko zor ekologikoa" ere izango da ikusgai euskaraz.