Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak Parisen antolaturiko foro batean izango da Bilboko Udala asteartean

Actualizado: lunes, 29 septiembre 2014 14:01

BILBO, 29 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) astearte honetan Parisen antolatu duen gobernu irekiari buruzko nazioarteko foroan parte hartuko du, gardentasuna, kontu ematea eta herritarren partaidetza gobernantza onaren eta garapen sozioekonomikoaren aldeko faktoretzat aztertzeko asmoz.

Ibone Bengoetxea lehen alkateaordeak ordezkatuta, Bilboko Udala izango da herritarren partaidetzari irekitako gobernu eredu gardenen inguruko ideien trukea sustatzeko asmoz antolatu den topaketa honetan parte hartuko duen udal erakunde bakarra.

Bilboko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, gobernu irekiari buruzko nazioarteko foroan, AEB, Frantzia, Brasil, Zeelanda Berria, Maroko, Tunisia eta Indonesiako gobernuen ordezkariek parte hartuko dute, besteak beste. Angel Gurria OCDEko idazkari nagusiak egingo die harrera guztiei.

Ibone Bengoetxearen agerraldia, astearte honetan, irailaren 30ean, izango da, arratsaldeko 16:00ak aldera. Tokiko gobernu irekiaren oraina eta geroa aztertu eta udalek, herritarrengandik hurbilen daude administrazioa diren aldetik, sektore publikoko kudeaketa modu berri gardenagoa, hurbilagoa eta herritarren partaidetzarako irekiagoa bultzatzeko duten garrantzia eztabaidatuko duen aldibereko saio baten abiapuntu gisa arituko da Bengoetxea.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (OCDE) 1961ean sortu zen eta 34 estatu biltzen ditu gaur egun, mundu osoko ongizate ekonomiko eta soziala hobetuko duten politikak sustatzeko helburu amankomunaren inguruan. OCDEk 14 urte baino gehiago daramatza gobernu irekiaren printzipioak eta praktikak zabaltzen.