ELAk salatu du Jaurlaritzak Justizia administrazioa euskalduntzeko "asmorik ez" duela agertzen

Actualizado: miércoles, 16 abril 2014 16:13

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

ELA sindikatuak salatu du Eusko Jaurlaritzak Justizia administrazioa euskalduntzeko "asmorik ez" duela azaltzen, eta "berriro ere propangada hutsa" erabiltzen duela "euskarari Justizia administrazioan ematen dion garratzi eza ezkutatzeko".

Sindikatuaren ustez, Justizia administrazioan itzulpenak egitea herritarrak administrazioan euskara erabiltzeko duen eskubidea bermatzea besterik ez da, itzulpenak egitera behartuak baitaude, baina "ez administrazioa euskalduntzea".

"Horretaz, zoritxarrez, Justizia administrazioko langileok adibide negargarri asko ditugu. Azpimarragarriena da gure 4. Hitzarmena betetzeko ere gai izan ez direla gai honetan, besteak beste, langileok oso positiboki baloratutako trebatzaileen zerbitzua, langileen artean euskararen erabilera sustatzeko helburua zutenak", adierazi du.

ELAren arabera, trebatzaileen zerbitzua, "murrizketak zirela eta, kentzeko ausardia izan zuten, sinatutakoa errespetatu gabe eta lanpostu gehiagoren suntsiketan parte hartuz". "Beraz, 2014. urtean Juztizia administrazioa benetan euskalduntzeko apustu benetakorik ez", salatu du.