Elena Moreno idazlea izango da maiatzaren 31n Bizkaiko Foru Liburutegiaren "Irakurketa Txokoa" ekimenean

Elena Moreno Irakurketa Txokoan
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 20:08

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatzen duen "Irakurketa Txokoa" egitasmoaren beste saio bat izango da maiatzaren 31n, 19:00etatik aurrera, Elena Moreno idazlearen partaidetzarekin. "Las emociones encerradas" izenburuko hitzaldia eskainiko du, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Bilbon jaioa, Elena Moreno Informazio Zientzietan lizentziatu zen Bellaterrako Unibertsitatean, Bartzelonan. Hainbat komunikabidetan lan egin du, hala nola EITB, Cope, Punto Radio eta Canal Euskadin. Prentsa idatzian ere kolaboratzen du eta literatur kontaketa sari batzuk jaso ditu. "El salón de la embajada italiana" da bere lehenengo eleberria.

Contenido patrocinado