Elgoibarko IMHk eta Frantziako CESIk hezkuntza-ikerketa alorrean lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute

Actualizado: jueves, 27 enero 2011 19:25

DONOSTIA, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Elgoibarko (Gipuzkoa) Makina Erremintaren Institutuak (IMH) eta Frantziako CESI Taldeak hezkuntza-ikerketaren alorreko lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute. Horrela, CESI Taldeko LIEA hezkuntza-ikerketako laborategiak IMHrekin lan egingo du txandakako prestakuntzan eta zientzian aplikatutako PBL metodologien ikerketan.

Zentro gipuzkoarreko arduradunek adierazi dutenez, IMHk 15 urte daramatza CESI txandakako ingeniariak prestatzen dituen Frantziako erakunde nagusiarekin elkarlanean IMHk eskaintzen duen txandakako ingeniaritza garatzen.

CESIren Zuzendaritzaren berritzea dela eta, zuzendari nagusia, zuzendariordea, Taldeko Ikerketa eta Ingeniaritza Informatiko Eskolako zuzendaria, Nazioarteko Harremanetarako arduraduna, Taldeko komunikazio arduraduna, CESI Iberiako zuzendaria eta CESI Iberiako zuzendari teknikoak osatutako ordezkaritza IMHko Zuzendaritzarekin elkartu da Elgoibarren, elkarlanean aurrera eramango dituzten proiektu berriei buruz jarduteko.

Egonaldi honetan elkarlan hitzarmen bat sinatu dute, eta honekin, PBL (Problem Based Learning) alorrean hezkuntza-ikerketako proiektu bat burutuko da. Metodologia honetan oinarritutako esperientzia bat burutu nahi da, irakasgai zientifikoetan kontzeptualizazioa lantzen lagunduko duena, eta arazoen ebaztean abstrakzio gaitasuna eta enpresa munduan beraien aplikazioa garatzea ahalbidetuko duena.

Ikerketaren atal esperimentala Euskal Herriko eta Frantziako 600 ikasle ingururekin landuko da. Ikasle hauekin hainbat froga burutuko dira PBL metodologia eta ohiko hezkuntza metodologia alderatzeko, euren bilakaera behatuz.