Elgoibarko Makina Erremintako Institutuko ikasle batek urrezko domina lortu du Lanbide Heziketako SpainSkills olinpiadan

Jon Lapeira, bere tutorearekin
Foto: IMH
Actualizado: lunes, 11 mayo 2015 12:00

DONOSTIA, 11 (EUROPA PRESS)

   Jon Lapeira Elgoibarko (Gipuzkoa) Makina Erremintako Institutuko ikasleak urrezko domina irabazi du Lanbide Heziketako (LH) SpainSkills 2015 Olinpiadan, CNC Tornu Fresatzekoan. Hirugarren edizioa jarraian da Elgoibarko institutuko ikasle batek SpainSkills olinpiadako CNC probetan urrezko domina eskuratu duela.

   Aurten maiatzaren 5etik 9ra bitartean ospatu dira Madrilen SpainSkills 2015, Lanbide Heziketako olinpiadak. Ifema erakustokian estatuko erkidegoetako selekzioek hainbat proba osatu dituzte hiru egunetan zehar. Euskadiko selekzioak 14 ikasle eraman ditu probetan parte hartzeko.

   CNC fresatzeko makina eta tornuaren proban Jon Lapeira Elgoibarko Makina Erremintako Institutuko ikaslea izan da Euskadiko ordezkaria, eta beste zazpi erkidegotako ordezkariekin lehiatu du: Galiza, Katalunia, Valentzia, Madril, Asturias, Aragoi, eta Kanariar Uharteak. Guztiek makina mota bakoitzean hiru pieza programatu eta exekutatu dituzte maiatzaren 6, 7 eta 8an, egunero 09:00etatik 19:00etara lan eginez, bazkaltzeko 45 minutuko atsedenaldiarekin. Probak zuzendu ondoren Euskadiko Jon Lapeira izan da urrea eskuratu duena.

   Jon Lapeira azpeitiarrak lehen mailan ikasten du fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko heziketa zikloan Elgoibarko eskolan, eta duela hiru hilabete hasi zen skillsak prestatzen Igor Larrañaga tutorearekin eskola orduetatik kanpo. Aurten lan bikoitza izan du, CNC fresatzeko makinaren eta tornuaren bi probak batera egin behar izan baitira; beraz, proba trinkoa aurtengoa.