Elhuyarrek bi txoko izango ditu Kilometroak 2015en

Actualizado: viernes, 2 octubre 2015 13:14

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Kilometroak 2015 Gipuzkoako Ikastolen Jaia ospatuko da igandean, urriaren 4an, Usurbilen, Udarregi ikastolak antolatuta, eta Elhuyar ere bertan izango da, bi txoko jarriko baititu: Esperimentuen Txokoa eta Produktuen Txokoa.

   Horrez gain, Kilometroak jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, udalerriko zenbait eragile eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian, Elhuyarrek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Horrela, Elhuyarren Produktuen Txokoa (herri eragile eta artisauen gunean), "Euskaraz eta zientziaz blai" izena eramango du, eta Elhuyarrek argitaratzen dituen zientzia eta hizkuntza produktuak eskuragarri jarriko ditu goiz osoan.

   Horrela, haur eta gazteentzako zientzia esperimentuen liburuak edo abentura liburuak erosi ahal izango dira; gainera, helduentzako zientzia dibulgazioko 'Elhuyar' aldizkaria eskuratzeko eta harpidetzeko aukera ere egongo da. Bestalde, Elhuyar hiztegien gama gertutik ezagutu ahal izango da.

   Halaber, Esperimentuen Txokoa Ikastolan egongo da, lehenengo gunean, 6-10 urteko haurren gozamenerako, 10:00etatik 14:00etara. Material arruntekin (makilak, plastikozko botilak, ura, latak, puxikak) jolasteko eta esperimentu ikusgarriak egiteko aukera izango dute haurrek, eta Elhuyarreko lagunak han izango dira, haien jakin-mina asetzeko.

   Bestalde, Gipuzkoako ikastolen jaia aurten Usurbilen izango dela aitzakiatzat hartuta, Usurbilgo zenbait eragilek eta wikizalek, Elhuyarrekin lankidetzan, Usurbilpedia proiektua jarri dute abian. Pixkanaka, Usurbili eta usurbildarrei buruz Wikipedian dagoen informazioa osatzea eta eguneratzea da helburua, Usurbilen eta usurbildarren ondarea eskuragarri jartzea, euskaratik, auzolanean eta herritarren ahalduntze digitala bultzatuz.