Elkarrek Arian euskara ikasteko metodoko bi irakurgai berri kaleratu ditu

Audio liburuarekin datoz bi argitalpenak
Foto: ELKAR
Actualizado: jueves, 29 enero 2015 14:17
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Elkar argitaletxeak Arian euskara ikasteko metodoko bi irakurgai mailakatu berri kaleratu ditu: Miren Agur Meaberen "Titare bete zorion" eta Josu Lartategiren "Pinky pailazoa". Bi liburu berri horiekin jada 15 dira bilduma horretan aurki daitezkeen lanak.

   Elkar argitaletxeko iturriek nabarmendu dutenez, irakurgai hauen ezaugarri garrantzitsuena da entzumenaren ulermena lantzeko audio liburua eskaintzen dutela.

   Halaber, 2014. urtearen bukaeran, Arian B1.2 mailari dagokion "Ikaslearen liburua" eta "Lan-koadernoa" kaleratu ziren, eta, modu honetan, B1 maila osoa eskuragarri dago.