Elorregiko eta Elgoibar-Maltzaga bidegorriak moztu egingo dira aste honetan, lan batzuk egin behar direlako

Actualizado: lunes, 2 marzo 2015 9:27

DONOSTIA, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Elorregiko eta Elgoibar-Maltzaga bidegorriek mozketak izango dituzte aste honetan, mantentze lan batzuk egin behar direlako, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Zehazki, Elorregi-Arrasate eta Elorregi-Oñati bidegorrian garbitze lanak egingo dira, eta beraz, asteartean, martxoaren 3an, erabat eten egingo dira joan-etorriak, plataformaren zabalerarengatik eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Etenaldia 08:00etatik 17:30era bitartean izango da.

Halaber, Elgoibar-Maltzaga bidegorrian ere lanak egin behar dituztenez, joan-etorriak moztu egingo dira asteartetik ostiralera, martxoaren 3tik 6ra, 08:00etatik 17:30era bitartean, plataformaren zabalerarengatik eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.