Elorrio izango da Bizkaiko Aldundiak bultzatutako Udala Zabaltzen plataforma abiaraziko duen lehenengo udala

Udala Zabaltzen jarriko da martxan Elorrion
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 17:57

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak gardentasunari buruzko atal berri bat ezarri dute www.elorrio.net udalaren webgunean. Mou honetan, Elorrioko Udala da BiscayTIK Fundazioak kudeatzen duen Udala Zabaltzen plataforma Bizkaian erabiliko duen lehenengo administrazioa.

Aldundiko Lehendakaritzako diputatu Unai Rementeriak eta Elorrioko alkate Ana Otaduik aurkeztu dute gaur atal berri hau. Haren bidez, herritarren eskura jarriko dira udal-korporazioari buruzko edukiak, informazio ekonomiko-finantzarioa, kontratazio-prozedurak eta beste gardentasunaren inguruko beste adierazle batzuk.

BiscayTIK Fundazioak sortutako Udala Zabaltzen plataforma bezalako mekanismoei esker, "harreman hobea eta eraginkortasun, segurtasun eta gardentasun maila handiagoak lortzen dira administrazio-prozeduretan", adierazi dute.

Bizkaiko Foru Aldundia, BiscayTIK Fundazioaren bidez, lurraldeko 105 udaletako barruko aplikazio informatikoez arduratzen da. Udal horien artean Elorrio dago. Orain dela urtebete batu zen udala BiscayTIK proiektura, hala web-orria kudeatzeko, nola udalaren barruko kudeaketarako, hots, proiektu horren barruan sartu diren zenbait udal-izapideren aplikazioak, besteak beste, udal-errolda, espedienteen kudeaketa eta giza baliabide eta nominen kudeaketa.

Udala Zabaltzen plataforma ari da garatzen BiscayTIK fundazioa, udal eta mankomunitateek gardentasun handiagoa eta herritarren parte-hartze eta lankidetza handiagoa lortu dezaten.

Contenido patrocinado