Elorrioko Udalak eta Gerediaga Elkarteak lankidetza hitzarmena berritu dute

Nerea Mujika (ezkerrean) eta Ana Otadui hitzarmena sinatzen
Foto: ELORRIOKO UDALA
Actualizado: jueves, 30 enero 2014 12:56

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Elorrioko Udalak (Bizkai) eta Gerediaga Elkarteak lankidetza hitzarmen berria sinatu dute gaur, urtarrilaren 30ean. Ana Otadui Elorrioko alkateak eta Nerea Mujika Gerediagako presidenteak adierazi dute 1999tik zuten hitzarmena zaharkituta zegoela eta ez zela gaur egungo egoerara egokitzen.

   Horrela, Gerediaga Elkartearen helburu nagusia lurralde nortasuna sendotzea eta berreskuratzea izanik, eta asmo horrekin lan egitea sentipen hauek dituzten pertsona eta erakundeak bere barnean biltzen saiatzeko, bat egin du Elorrioko Udalaren ondarea zaintzeko egitasmoekin.

   Gainera, Elorrioko Udalak aintzatetsi egin nahi izan du azken urteetako elkarlana, partekatzen dituzten ekimen berriak jasoz, hala nola Ondarearen Europako Jardunaldiak, Durangoko Azokan Elorrioko Udalak turismoa bultzatzeko ekimenak eta 'Astola' ikerketa eta historia Durangaldeko urtekarian Gerediagak Elorriori eskaintzen dion artikulua.

   Halaber, bi aldeek pentsatzen dute Durangaldearen nortasuna berreskuratzeko eta indartzeko lana, nortasun kolektibo hau moldatu duten iraganeko eta egungo egitura fisiko, kultural, ekonomiko eta politikoak ikertzera, aztertzera eta beraiei buruzko ezagupenak zabaltzera zuzenduko diren ahaleginen berrien fruitu izango dela.

   Horrela, Elorrioko Udalak jarraitu egingo du elkarteko adituak aholkulari izaten, ondare, historia edota eskualdeko kulturgintzan behar dituen beste egitasmo batzuetarako dokumentazioa osatzean.

   Azkenik, Gerediaga Elkarteak argitaratzen dituen liburu edo bestelakoen bi ale Elorrioko Udal Liburutegirako emango ditu eta urtean behin ekimen bat Elorrion antolatzen saiatuko da. Gerediagak Elorrioko Udalarekiko dituen elkarlanen truke 2.500 euro jasoko ditu urtero.