Elorrioko Udalak landa guneetarako seinaleztapen sistema berezia prestatu du

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 11:48

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Elorrioko Udalak (Bizkai) "abangoardiako" seinaleztapen metodoa diseinatu du eta, aurki, herrian sakabanatuta dauden auzoetan ezarriko du. Herriko orografia eta bertan sakabanatuta dauden interes puntu ugariak kontuan izanda prestatu da seinaleztapen sistema.

Elementu bereizle gisa kolorearen eta geometriaren erabileran oinarritutako lengoaia garatu da, eta horrela, ibilbideen, lekuen eta seinaleztapenen kudeaketa sistema erraza, eraginkorra eta guztientzako baliagarria sortu da.

Metroan eta mendietako edo kanpinetako ibilbideetan erabiltzen direnak gogoratzen dituen seinaleztapen sistema berriari esker, herriko biztanleek zein bisitariek euren jomugara modu errazean eta egokian heldu ahal izango dira, ahalik eta denbora laburrenean.

Seinaleztapenak 63.732,76 euroko aurrekontua du, eta bideetan, plazetan eta beste puntu interesgarri batzuetan instalatuko da, udalerriko auzo bakoitzerako pertsonalizatutako egurrezko zutabeen bitartez.

Ana Otadui Elorrioko alkateak azaldu duenez, "proiektuaren garapen osoa, ikusmen ingurunea, elementu estrukturalen unibertsaltasuna, eguraldiaren aurreko erresistentzia eta iraunkortasuna, kostua eta ingurumena errespetatzen duten materialen erabilera kontuan izanda egin da".