Els Joglars-ek "2036 Omena-G" bere 50. urtemugarako sorturiko ikuskizuna aurkeztuko du asteburuan Donostian

Els Joglars-en ikuskizunaren momentu bat
DONOSTIA KULTURA
Actualizado: jueves, 3 marzo 2011 13:57

DONOSTIA, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Els Joglars konpainiak "2036 Omena-G" izenburuko lana aurkeztuko du bihartik igandera arte Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan hasiko diren saioetan. Konpainiak bere 50. urteurrena ospatzen du ikuskizun berriarekin, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

Atzera begira jarri ordez, Els Joglars konpainiaren 50. urteurrenerako, Albert Boadellak "anti-omenaldia" dei dakiokeena eratu du. "2036 Omena-G" lanak 25 urteko jauzia egiten du etorkizunera, hots, "demagun 2036an, 75. urteurrenean, omenaldia eskaintzen zaiola konpainiari; zer izango da Els Joglars orduan? Nolakoa izango ote da gizartea 2036an?".

Els Joglars-ek "sarkasmo handiz" erretratatu du gizarteak azken mende erdian izan duen bilakaera, eta sarkasmo bera erabiltzen du bere buruarekin ere, batere errukirik gabe. "Emaitza lan ankerra da, jostagarria, samurra, sarkastikoa eta amore ematen ez duena", diote Donostia Kulturatik.

Sarrerak -10, 16 eta 22 euro- salgai daude Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxa, Servikutxa eta www.kutxa.net).