Elvira Lindok "Noches sin dormir" bere azken eleberria aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroan

Elvira Lindo
Europa Press
Actualizado: jueves, 11 febrero 2016 13:38

BILBO, 11  (EUROPA PRESS)

   Elvira Lindo idazle andaluziarrak "Noches sin dormir" izenburuko bere azken eleberria aurkeztuko du otsailaren 25ean Bilboko Azkuna Zentroan, arratsaldeko 19:00etan. Mediatekaren "Aurrez Aurre" programaren baitan izango da nobelaren aurkezpena.

   Zentro bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, publikoaren ikusmina kontuan hartuta, aurkezpena Bastida Aretoan izan beharrean, Auditoriumean izango da, ahalik eta pertsona gehienak idazlea entzuteko aukera izan dezan. Gonbidapenak, dohainik, Infopuntuan jaso daitezke.

   Elvira Lindok negu bateko egunkaria partekatuko du "Aurrez Aurre" programako ikusleekin, New Yorken pasa duen azken neguari buruzko egunkaria, hain zuzen. Egileak berak deskribatu duen bezala, negua "behar zen bezala portatu zen, basati, izkinetan paseatzaileei era basatian hozka egiten zien hotzarekin, edozein pasiera abentura bihurtuz, abentura hondagarria sarritan".

   "Hotz eta sormen insomnioko" egunak izan ziren, hitza eta argazkiak baliatuz egindako lanerako. Irudi horiek "azken bi urteetan hartzen joan naiz, ehiztari bakartiaren iraunkortasunarekin, erne dabilen paseatzaile moduan".