Emakume bat hil da Bilbon makina garbitzaile batek harrapatuta

Actualizado: miércoles, 25 enero 2017 13:24

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Emakume bat hil da asteazken honetan Bilboko Deustu auzoan makina garbitzaile batek harrapatu ondoren. Hildako emakumeak 67 urte zituen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Ezbeharra asteazken honetan gertatu da, goizeko 11:00etan, San Pedro plazaren ondoan dagoen oinezkoen gune batean, makina espaloia garbitzen ari zela. Emakumea berehala hil da eta Bilboko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.