Emakume bat hil da Durangon (Bizkaia) tren batek harrapatu ondoren

Actualizado: lunes, 9 enero 2012 18:09
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Emakume bat hil da gaur arratsaldean EuskoTreneko tren unitate batek Durangoko (Bizkaia) San Fausto geralekuaren inguruan harrapatu ondoren. Emakumeak 63 urte zituen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Ezbeharra arratsaldeko 13:15ean gertatu da eta orain ikertzen ari dira zergatik eta nola jazo den. Trenak emandako kolpearen ondorioz Durangoko auzokidea zen emakumea hil egin da.