Emakume bat zauritu da Pasaian (Gipuzkoa) autobus batek harrapatu ondoren

Actualizado: viernes, 21 enero 2011 15:30

DONOSTIA, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Emakume bat zauritu da gaur arratsaldean autobus batek GI-2640 errepidean harrapatu ondoren, Herrera auzo donostiarraren eta Pasaia udalerriaren artean, eta anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez, 13:30etan gertatu den ezbeharraren ondorioz, emakumea lurrean etzanda geratu da. Ertzaintzaren eta Donostiako Udaltzaingoko agenteak eta anbulantzia medikalizatu bat joan dira bertara, eta anbulantziako langileek artatu dute zauritua eta ospitalera eraman dute ondoren.

Harrapaketaren ondorioz, GI-2640 errepideko trafikoa moztu egin behar izan dute Iruneko noranzkoan, eta oraindik auto ilarak sortzen ari dira bertan.