Emakume eta gizonen berdintasuna herri txikietan elkarrekin sustatzen jarraituko dute Bizkaiko Aldundiak eta Eudelek

Actualizado: martes, 18 febrero 2014 14:01
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Eudel Euskal Udalen Elkartearen eta foru erakundeko Gizarte Ekintza Sailaren arteko hitzarmena berritzea erabaki du gaurko bileran. Hitzarmen horren bidez, Berdinsarea berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako biolentziaren kontrako euskal udalen sarearen testuinguruan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken arloko aholkularitza zerbitzua ematen zaie udal txikiei, politika horien garapen eta kudeaketarako.

   Hitzarmenaren baitan ezarri diren helburuei dagokienez, Bizkaiko udal txikienek emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak abian jartzeko aukera izatea bilatzen da, eta toki esparruan bideak jarri nahi dira elkarri hurbiltzeko, esperientziak elkar trukatzeko eta udal edo udal taldeen mailan jarduera erkideak koordinatzeko eta egiteko.

   Halaber, beren jarduketak Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritzatik udalerri eta eskualde guztietan antzemandako beharrizanen arabera abian jar daitezkeen gainerako ekimenekin koordinatzea bilatuko da.

   Erabaki honen ondorioz, Bizkaiko Gizarte Ekintza Sailak 60.000 euroko inbertsioa egingo du. Ekimena bat dator Berdintasunerako Zuzendaritzak genero berdintasunerako diseinatu duen estrategiarekin:  udalei eta toki mailako gainerako erakundeei bitarteko materialak, ekonomikoak eta pertsonalak zuzkitzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko izango diren egitarauak eta jarduerak garatzeko.

   Hitzarmenak Eudelen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza ezarri du Berdinsarea sarearen barruan txikienak diren udalerrietan zerbitzua dinamizatzeko eta udal horiei aholkularitza eskaintzeko.