Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko jardunaldia antolatu du EHUk Bilbon ostiralean

Actualizado: miércoles, 7 octubre 2015 13:05

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Parte Hartuz ikerketa taldeak "Legegintzan eta ebaluazioan aurrerapausoak ematen berdintasun arloan. Erronka berriak: zeharkakotasuna" izeneko jardunaldia antolatu du ostiralean, urriaren 9an, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan, Bilbon, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako euskal Legearen hamar urteak direla-eta hausnarketa eta azterketa kualitatiboa egiteko. Jardunaldiarekin, Emakundek antolatzen duen Berdintasunerako XII. Gunea hasiko da.

   Topaketaren inaugurazioa 09:00etan izango da eta, 14:00ak arte, Ana Alberdi Emakundeko idazkari nagusia, Marta Cruells Bizitza zikloa, Feminismoak eta LGTBI Zinegotzigoaren Bartzelonako Udaleko aholkulariak eta Emanuela Lombardo Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta zeharkakotasun eta berdintasun politika publikoetan adituak parte hartuko dute, besteak beste.

   EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, jardunaldiko sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena jaso beharko da tania.martinez@ehu.eus posta elektronikora mezua idatziz.