DONOSTIA 7 Nov. (EUROPA PRESS) -
Emakume Idazleen XXV. Topaketak izango dira Donostian azarpoaren 14an eta 15ean, eta Naiara Sampedro Donostiako Udaleko Berdintasun zinegotziak eta Luisa Etxenike topaketen koordinatzaileak aurkeztu dute urte honi begira antolatutako egitaraua.
Aurreneko egunean hitzaldiak eskainiko dituzte Annette Pehnt idazle eta kritiko alemanak eta Latifa Labsir idazle eta ikerlari marrokoarrak; aurrenekoa 18:00etatik aurrera izango da, eta bigarrena 19:30ean, San Jeronimoko kriptan.
Halaber, ospakizun festa bat egingo da ekimenaren 25. urteurrena ospatzeko. Hortaz, donostiar guztiak gonbidatuta daude azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Udalbatzan egingo den ekitaldira. Bertan, hainbat lekukoren adierazpenen bidez topaketen laburpen bat egiten duen bideoa jarriko da.
Naiara Sampedrok nabarmendu du aurtengo edizioa berezia dela ekimenak urteurren borobila ospatzen duela aintzat hartuta. "Azken 25 urte hauetan asko eta asko izan dira gure hiritik pasa diren emakume idazleak, eta eta bere hitzen eta hausnarketen bidez literaturaz eta oro har munduaz dugun ikuspegia aberastu dute", nabarmendu du.