"Emakumea eta Euskal Pilota" hitzaldia eskainiko da abuztuaren 7an, Bakioko Txakoligunean

Actualizado: lunes, 3 agosto 2015 10:37

BILBO, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

   Bakioko Txakoligunean (Bizkai) pilotari buruzko hitzaldi bat emango da datorren ostiralean, abuztuaren 7an, 19:00etan, "Emakumea eta Euskal Pilota" erakusketaren barruan, irailaren 27ra arte doan bisitatu daitekeena. Gloria Agirre, Txikita de Aizarnak, eta Maider Mendizabal garai desberdinetako erraketista profesionalek pilotaren munduan bizi izandako esperientziak kontatuko dituzte.

   Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, "Emakumea eta Euskal Pilota" erakusketaren bidez, omenaldia egin nahi zaie XX. mendean munduko kantxa garrantzitsuenetan aritu ziren emakumeei, testigantzen eta mota guztietako objektuen bidez: erraketak, pilotak, jantziak, argazkiak eta garaikurrak, besteak beste.

   Gainera, dokumentazio ugari erakusgai dago bisitarientzat; izan ere, erakusketa prestatzeko, ikerlan interesgarri bat egin da emakumeek euskal pilotaren arloan mundu mailan izan duten garrantziari buruz.

   "Emakumea eta Euskal Pilota" erakusketa eta hitzaldiarekin batera, Bakioko Txakoliguneak "Alaitasuna pilota taldea. 25 urte" erakusketa ere dauka ikusgai, irailaren 27ra arte.