Emakumeak kontratatzeko diru laguntzen gida eta emakume ekintzaileentzako laguntzen mapa argitaratu ditu Emakundek

Actualizado: viernes, 18 septiembre 2015 15:21

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak Emakumeak kontratatzeko diru laguntzen gida eta emakume ekintzaileentzako laguntzen mapa argitaratu ditu bere webgunean (www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu)

   Beste baliabide batzuekin batera, "Emakumeen enplegua sustatzeko kontratu motei eta laguntzei buruzko gidaliburua" gidak, emakumeek lan merkatuan gehiago parte hartzea eta emakumeen pobrezia eta gizarte bazterkeria murriztea ahalbidetu nahi ditu. Gidaliburua herritarrentzat, gizarte eragileentzat eta enpresentzat da, "horien ardura baita ingurune berdinzale baten premiak asetzea eta egoera ahulenean daudenei gizarte babesa ematea".

   Honekin batera, Emakundek jakinarazi duenez, "Emakume ekintzaileentzako laguntzen mapa" eguneratua ere argitaratu du. Honetan, enpresa bat martxan jarri nahi duten emakumeek erakundeetan aurki ditzaketen laguntzen berri ematen da. Gainera, dauden laguntzei buruzko informazioa emanez, ekintzaileei laguntza eta aholku ematen dieten erakunde publikoentzat eta pribatuentzat baliogarria izan daiteke.