Emakumeen Neguko Surf Txapelketa II. Open Uribe Kosta jokatuko da Sopelan (Bizkaia) martxoaren 5ean eta 6an

Actualizado: jueves, 24 febrero 2011 14:37

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Emakumeen Neguko Surf Txapelketa II. Open Uribe Kosta jokatuko da Sopelan (Bizkaia) martxoaren 5ean eta 6an, Uribe Kostako Mankomunitateak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen artean.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, hitzordua martxoaren 5ean eta 6an izango da, Sopelako Arrietara hondartzan. Txapelketa senior eta junior mailetako emakume surflari guztiei irekita dago, eta euskal kostaldean neguan jokatzen den emakumeentzako txapelketa bakarra da.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek, Euskal Herriko Surf Federazioaren (EHSF) bidez eman dezakete izena www.euskalsurf.com webgunean, ehsf@euskalsurf.com helbide elektronikoan edota 944.735.125 telefonoan. Izen-ematea dohainik da eta martxoaren 3ko arratsaldeko 14:00ak arte arte egin daiteke.

Txapelketaren helburua da neska zein emakumeen kirol parte-hartzea euskal kostaldean sustatzea. Euskaltel da babesle nagusia ondokoen laguntzarekin: BBK, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza, Coca Cola, '3sesenta' aldizkaria, EHSF, Xtreme Sport eta Sopelako Peñatxuri Surf Elkartea.