Emakumezko literatur erreferenteei buruzko erakusketa irekiko du Alhondiga Bilbaok

Actualizado: jueves, 23 febrero 2012 15:26
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   J.K. Rowling, Isabel Allende, Gloria Fuertes, Jasone Osoro, Maria Asun Landa, Marian Reyes, Miren Agur Meabe, Txaro Arteaga, Lucia Etxebarria edota Simone de Beavoir izango dira AlhondigaBilbao zentroak irekiko duen "Emakumeak eta literatura" erakusketaren protagonistak. Kultur eta aisialdiko zentro bilbotarreko Mediatekaren Medialab3 aretoan egongo da ikusgai erakusketa, otsailaren 27tik martxoaren 21era.

   Zentroko arduradunek jakinarazi dutenez, erakusketaren bidez AlhondigaBilbaoko Mediatekak emakumeek literaturan izan duten zeregin garrantzitsua nabarmendu nahi du, azken hamarkadetan ezagun egin diren hamar idazleren bidez. Modu horretan, idazle garaikideen lan esanguratsuenak hurbilduko dizkie haurrei eta helduei.

   Erakusketara sartzea doakoa izango da eta astelehenetik igandera egongo da ikusgai Mediatekaren betiko ordutegian (astelehenetik asteartera 10:00etatik 22:00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00tatik 21:00etara).

   Eskolentzako bisita gidatuak antolatuko dira astelehen, ostegun eta ostiraletan, 9:30etik 10:30era arte eta 11:00etatik 12:00ak arte. Gehienez 25 pertsonako taldea onartuko da eta aktore batek egingo ditu dinamizatzaile-lanak, gaiarekin lotutako mozorroarekin, modu ludikoan haurrak emakumeen eta literaturaren munduan barneratuz. Eskolentzako bisita gidatuetarako erreserbak 94 447 78 11 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara idatzita egin behar dira: ikasiz@alhondigabilbao.com.

   Halaber, martxotik aurrera ere "emakumeen usaina" sumatuko da Mediatekako korridore eta apaletan, hirugarren pisuan "irakurri istorioak" saila topatuko baitu bisitariak. Sail hori Bizkaiko Emakumeen Batzarrak utzitako obrek osatuko dute eta, besteak beste, Marguerite Duras (1993an Nobel sariaren irabazlea), Toni Morrison (Dhloe Anthony Wofforden goitizena), Carmen Martin Gaite, Rosa Montero, Toti Martinez de Lecea, Itxaro Borda, Arantza Urretabizkaia edota Almudena Grandes idazleen lanak bilduko ditu.

   Gainera, Almudena Grandes idazle ezaguna bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute datorren apirilaren 17an "Gutun Zuria" Bilboko Nazioarteko Literatur Jaialdiaren bosgarren edizioaren barruan AlhondigaBilbaora hurbiltzen direnek.