Emakunde belar hockeyko Realeko jokalariekin izango da bihar

Actualizado: sábado, 2 abril 2011 13:27

DONOSTIA, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Emakundek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) goi mailako taldeetan kirola egiten duten emakumeak omentzeko martxan jarritako kanpainak aurrera darrai, eta belar hockeyko Realeko jokalariek, sinatutako baloia eta elastikoa emango diote bihar Emakundeko idazkari nagusi Arantxa Elizondori. Ekitaldia Aieten izango da, 12:30etan, Las Palmas de Gran Canaria taldearen kontra jokatuko duten partidaren atsedenaldian.

Kanpaina honen bitartez, lehen mailan dabiltzan emakumeen kirol talde guztien kamiseta eta baloiak jaso nahi ditu Emakundek, ondoren erakusketa bat antolatzeko, emakumezko kirolariak ahalduntzea eta ikusaraztea bereziki kontuan hartuta, erakundeko iturriek gogoratu dutenez.

Arantxa Elizondoren esanetan, "badakigu kirola eta jarduera fisikoa, hezkuntzan eta komunikabideetan duten potentzialtasunagatik, gizartea aldatzeko eragile ere izan daitezkeela eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen lagun dezaketela".

Zentzu honetan, Emakundeko idazkari nagusiak azpimarratu du Emakundek lanean jarraituko duela "ametsa egia bihurtzeko", alegia, "adin eta baldintza orotako emakumeei berdintasuna bermatzeko, kirolaren eremu eta maila guztietan hasi, parte hartu eta emakumeak ordezkatu behar dituztenean".