Emakundek "Berdintasuna eta enpresak. Aldaketarako tresnak" jardunaldia antoladu du ostiralerako Bilbon

Actualizado: miércoles, 9 noviembre 2011 13:34

BILBO, 9 Nov. (EUROPA PRESS) -

Emakundek "Berdintasuna eta enpresak. Aldaketarako tresnak" jardunaldia antoladu du ostiralerako, azaroaren 11rako, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan, Kalitate eta Bikaintasunaren XVII. Europar Astearen barnean.

Antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, jardunaldian emakumeek enpresetako erabaki-guneetan duten presentzia aztertuko da, eta presentzia hori areagotzeko estrategiak aztertuko dira, besteak beste. Honekin batera, 2011ko lankidetza-erakundeen aitormenak banatuko zaizkie hainbat entitate ezberdinei.

Jardunaldia Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak hasiko du, goizeko 9:00etan, eta ondoren ariko dira Ana Armesto abokatua eta Bilboko Finantza Klubeko presidentea, Maria Iturriaga garapen profresionaleko espezialista, Ana Alberdi Emakundeko Azterlan, Dokumentazio eta Plangintza Arloko arduraduna, Helena Ortiz ikertzailea eta Soziologia eta Zientzia Politikoen alorreko aholkularia, Marian Ibarrondo Bizkaiko Teknologia Parkeko Berrikuntzako zuzendaria eta Maria Elisa Llaneza Onarpen eta Marketing zuzendaria Deusto Business Schoolen.