Emakundek "Emakumeen Elkarteen Gida" gaurkotua argitaratu du

Emakunderen
Foto: EMAKUNDE
Actualizado: miércoles, 1 abril 2015 11:55

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) "Emakumeen Elkarteen Gida" gaurkotua argitaratu du, emakumeen ahalduntzea bultzatzeko eta eremu soziopolitikoan duten parte hartzea eta eragina sendotzeko helburuen testuinguruan.

   "Beharrezkoa da herritar guztiei emakume elkarteen berri eta elkarteok egiten dituzten jardueren berri ematea; hain zuzen ere, behar horri erantzuteko eguneratu dira bai argitalpen hau, bai argitalpenaren jatorri den katalogoa", azaldu du Emakundek.

   Hala, argitalpen gaurkotuaren bidez, emakumeen elkarteek baliabideak koordinatu eta optimizatzea ahalbidetu nahi da, eta esperientziak trukatzea bultzatu, elkarteen arteko sareak sortu eta sendotu ahal izateko.