Emozioak eta eleberri beltza izango dituzte hizpide Víctor del Árbolek eta Carlos Zanónek astearte honetan Bilbon

Carlos Zanón idazle katalana
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 20 enero 2015 13:39
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren "Eztabaidak literaturarekin" ekimenaren bederatzigarren denboraldia hasiko da gaur, urtarrilaren 20an, Víctor del Árbol eta Carlos Zanón idazle katalanekin. Saioa Bidebarrieta liburutegian izango da, arrratsaldeko 19:30ean, eta Alicia San Juan kazetariak gidatuko du. Bi idazleak emozioei eta eleberri beltzari buruz arituko dira.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, gero eta kalitate handiagoko lanak eskatzen dituzten irakurleen artean gero eta jarraitzaile gehiago dituen generoa da eleberri beltza, eta ekitaldiko gonbidatuek ezaugarri komunen bat badute, genero horretan egindako ibilbide aintzatetsia eta sariz betetakoa, hain zuzen ere. Biek ere asko zaintzen dute euren pertsonaien soslaia, sentimenduak idazlanen funtsezko parte bilakatuz.

   Víctor del Árbolek (Bartzelona, 1968) aintzatespen ugari lortu ditu. Fernando Lara Sariaren finalista izan zen 2008an, "El abismo de los sueños" lanarekin, eta ONCEk antolatutako Tiflos Eleberri Saria irabazi zuen 2006an, "El peso de los muertos" lanarekin. 2011n, hamar bat hizkuntzatara itzuli den eta Frantzian 'best seller' izan den "La tristeza del samurái" argitaratu zuen. Lortu dituen sari ugarien artean, Lyongo Eleberri Beltz jaialdian Le Point argitalpen frantsesak emandako Europako eleberri beltz hoberenaren Le Prix du polar Européen izenekoa nabarmentzen da.

   Carlos Zanóni (Bartzelona, 1966) dagokionez, poeta, eleberrigile, gidoigile, artikulugile eta literatur kritikari da. Vázquez Montalbánen berezko oinordekotzat jotzen dute, eta "Yo fui Johnny Thunders" lanarekin aurkitu zuen bere lekua eleberri beltzaren barruan. Hainbat poesia liburu ere idatzi ditu, eta lan horiek aintzatespen garrantzitsuak ekarri dizkiote.

   2008an idatzi zuen lehenengo eleberria, eta 2009an "Tarde, mal y nunca" argitaratu zuen. 2012an "No llames a casa" lana heldu zen. Lan horrek Valencia Negra sariketako eleberri hoberenaren saria lortu zuen, eta Daniel Calpasoro euskal zuzendariak ditu pelikula bihurtzeko eskubideak.